Familiei emandako 2016-2017 ikasturteko informazioa

HAUR HEZKUNTZA

  • Ikasturte hasieran gelaka bilera orokorrak  antolatuko dira.
  • Maila guztietan banakako elkarrizketak otsailean egingo dira, eta ekainean ebaluazio informeak banatuko dira. Elkarrizketak egingo dira beharrezkoak baldin badira.


LEHEN HEZKUNTZA

  • Ikasturte hasieran gelaka bilera orokorrak  antolatuko dira.
  • Kurtsoan zehar, familia guztiekin elkarrizketa bat gutxienez, eta horretaz aparte, familiek edo irakasleek beharra ikusten dutenean.
  • Zikloan hasten diren ikasleen familiekin elkarrizketak egingo dira. Lehenengo hiruhilabetean bat, gutxienez, burutuko da. Halaber, ikasturtean zehar, familiek edo irakasleek beharra ikusten dutenean.
  • 6. mailan, DBHko aurrematrikula epea zabaltzen denean, informazioa emango zaie familiei.
  • Lehen Hezkuntzako ikasleek ikasturtean zehar hiru txosten eramango dituzte etxera. Ebaluazio datak izango dira:

- 1. ebaluazioa: abenduak 22
- 2. ebaluazioa: martxoak 23
- 3. ebaluazioa: ekainak 23

 

ELKARRIZKETA ORDUTEGIA

Ziklo guztietan gurasoekiko elkarrizketa ordutegia asteartero, erabateko dedikazio orduan, 12:00etatik 13:00etara izango da. Ordu horretan ezin bada, gurasoak eta tutorea ados jarriko dira beste ordu batean egiteko, ikasleekin klasea ematen ez duen momentuan, hain zuzen ere. Dena dela, irakasleak ordezkapen bat egin behar badu, beste data bat aukeratuko da.